XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bereizketa ez da berria eta bat dator funtsean erromatarrek
Ohikoa da, orobat, bi eremuen artean trantsiziozko hirugarren bat marraztea: Erdialdea, Zangozatik Lizarraraino doana, gutxi gorabehera. Nafarroan, beraz, hiru alde genituzke El Norte lleva un ritmo histórico, el centro otro y el Sur otro muy distintos entre sí desde la Edad Antigua. No hay modo de explicarse lo que ocurre en cada parte echando manos de una hipótesis única y general
(Caro Baroja 1985b: 111).
Hala ere, Nafarroa Erdialde, Mendialde eta Erriberan banatzeak kategoria isil bat du azpian: Nafarroako zentro edo erdigunea Erdialdea litzateke, Iruñea azken finean, eta bazter aldeak Mendia nahiz Erribera. Hau da, egiazko nafartzat Iruñea ingurukoak hartzen dira, Mendialdekoei gipuzkoarren eta Iparraldekoen eta Erriberakoei aragoiarren antza hartzen zaien bitartean, eta Nafarroa definituko dutenak Erdialdekoen ezaugarriak izango dira.
Biztanle guztiek ez zuten, ordea, ikuspegi Iruñe-zentriko hori eta, 6. kapituluan ikusiko dugunez, oso bestelakoa zen euskaldunen berezko ikusmoldea.
Beste ñabardura batzuk ere kontuan hartu behar dira: Mendialdean oso desberdinak dira Nafarroa atlantiarra eta Pirinioetako ibarrak. Gauza bera gertatzen da Erdialdean, ez baitira berdinak Zangoza edo Leireko aldea, nafar erromantzearen eta Ximeno dinastiaren sorlekua eta XI. menderako erdaldundua (Salaberri 1994: 1.090), eta Lizarrakoa.
Pirinioetako ibarrak eta Leire-Zangozako aldea elkartuz Nafarroako
Antzinateko zelten eta galo-erromatarren eragina hortik etorri bide zen eta harremanak Erdi Aroan segitu zuen. Horrela,